XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Forma hau ezarri zenean, eta isolamendu fisikoa gertatu ahal izan arren, baserri berriko biztanleak bereganaino luzatzen zituen harremanen sarea.

Familiazko loturak; ahaide nagusiarekiko menpekotasunak, agian.

Baina baita ekonomi loturak ere, hala nola basoa ustiatzeko eskubideak.

Edo, azkenik, erlijiozko eta ekonomiazko betebeharrak: sakramentuak hartzea eta hamarrenak ordaintzea eliza jakin batean.

Horrek guztiak, azkena aipatutako loturak batez ere, saretu egiten ditu mendietan barreiatuz doazen baserri guztiak.

Ondorena zera da, hiribildu eta elizate bakoitzak, eliz, ekonomi eta gizarte-ikuspegietatik, interes handia izango dutela barreiaturiko unitate bakoitza datzan espazioa zeini dagokion zehazteko.

Hiribilduak eta elizateak sesiotan sartzen dira horrela, beren udal barrutien mugaketagatik.

Lehenen kasuan, sortzaileek jurisdikzio-eremu bat eman zieten.

Aitonen semeek ulertua zuten espazio horrek honako eragin hauxe zuela bakarrik, alegia Jaunaren nekazari zentsarien etxe eta lurrak, eskumen zabal hartan zehar irla gisa barreiatuak, hiribilduaren agintepean biltzea.

Aldiz, denboraren puruan, hiribilduetako biztanleek interpretatu zuten ezen sortzaileak emandako perimetroaren barruko espazio osoa hiribilduko udal agintearen menpean geratzen zela.

Jakina, honek perimetro horren barruan bizi ziren kapareen estatutu pertsonalak errespetatuko zituen.

Ondorena zera izan zen, (...).

(...) ibai biak biltzen baitira, Balmasedatik datorren ibaiaren gora Zorrotzagako lurretik datorren errekaraino... eta Azordoiagako erreka ebakitzen den lekutik goratza, Egiluzko saroeraino, eta Fagasarri eta Olaluzeta eta beheko Buxanaraino...

Eta eremu honetan dauden mendi, ur eta tokiekin eman... landu, landatu, hedatu eta irabaziak nahiz hobakuntza guztiak, nola errota eta eihara, hala beste gauzez, egin ditzazuen eran.

Eta etxaldeak eta zuena daukazuen guztia sal eta eros dezazuen frankoki gizon libre eta frankoek egin behar duten bezala, zuen onerako gehien den eran...

Bilboko Forua